jueves, 8 de mayo de 2008

BIDEOEN KOMENTARIOAK

LEHENGO TESTUAREN KOMENTARIOA
Nire aburuz bideoan aditzera eman nahi digutena hauxe litzateke,zertarako balio du teknologiaren sarkuntza eskoletan sartzea baldin eta eskoletako metodologia berdin izaten jarraitzen badu?Eskola baten teknologi berriak sartzea egoki litzateke baldin eta ekarritakoa metodologi interesgarriago,funtzinalago eta baliogarriago bat eratzeko bada.Bestela ez luke ezertarako balio,soilik dirua gastatzeko eta ikasleak errazago despistatzeko.Ados nago teknologien sarrerarekin baina baita metodologiaren aplikazio berri batekin.
Bestalde,nik praktiketan bizi behar izan dudanarekin konparatu behar badut esango nuke ez duela zerikusirik nik ikusitako programaketarekin,lehen aipaturikoa dela eta,hots,teknologia berriek erabilgarritasuna irabazten dute baldin eta metodologia on eta didaktiko bat erabiltzen bada.

BIGARREN TESTUAREN KOMENTARIOA
Publikaturiko artikuluan IKT-ek geletan berripen pedagogikoa generatzen ari dutelako izenburuak sekulako arrakasta izan zuen,bisita ugari izan baitzituen,hauxe gaur egun pil-pilean dagoeneko gaia baita.
Hemen aztergaitzat agertzen dena IKT-ren integrazioa eskolan litzateke.eskoletan ordenegailuen bitartez egiten den irakaskuntza eta ikaskuntza aurrera eramateko eredu pedagogiko baten bitartez garatzea da askoren nahia.Teknologiak erabil daitezela ikuspuntu psikodidaktiko batetik.
IKT-ren erabilpena kurrikularki integratzea nahi dute, modu horretan ikasgelatik bertatik praktikatu eta garatu ahal izateko, ikaskuntza helburu nagusia delarik, batez ere informazioa eta lehia digitalera zuzenduak.
Gaur egun, alfabetatzea irakurridazmenean datza, eta jakin behar dute dekodifikazio konpetentziak, ulermenerako sistemak eta ezagutzaren aurkezpenaren forma sinboliko multimediatuak eta teknologia berriak komunikazio erreminta ezinbestekoak direla eta hauek lortzeko oso onuragarriak.

No hay comentarios: