jueves, 24 de abril de 2008

GAUR BIDEOA

EGUNKARIA

Klase teorikoan:
Gaur bideo bat ikusi dugu " Education today and tomorrow ".Bideo hauxe aurkeztu digute ikus dezagun zein den teknologiaren eragina hezkuntzan.Bestalde, esan beharra daukat hasieran ez dudala ondoegi ulertu ez nekielako "average" hitzaren esanahia( normal, ikasle normala,erdiko mailakoa esan nahi duela ikastean ideia nahiko argi geratu zait).

Bestalde,lehen eta gaurko metodologiaren aldeko aldaketak zer-nolako ondorioak edukiko lituzkeen ere eztabaidatu dugu, zeren lehen gelako lana taldeke egiten zen,gelan,azalpenen bitartez...eta orain berriz,ordenagailuetan,bakarka...Eta horrek galdera bat ekarri du nire burura:Horrela irakaslearen lana galduko ote da? Azkenez ateratako ondorioa izan da ez dela galduko baina lehengo funtzioa nolabait galduko da(Azalpenak ematearena,taldeka lan egitearena..).

Nire aburuz,metodo tradizionala askoz ere baliagarriagoa da.Gainera irakaslearen funtzioa aldatuko da,baina ez horixe soilik, baita iakslearen prestakuntza ere(beste baliabide batzuk erabili beharko ditu).Dena den,sozializazioari dagokionez ez dago arriskurik zeren umeek etorkizunean gero eta denbora gehiago eman beharko dute eskolan beharrizan soziala dagoelako,gurasoen lana dela eta...edota horrelakorik dela eta.Dena den,esan beharra daukat informatikaren prozesua aurrerakuntza handia izan arren oraindik desoreka handia dagoela prozesu honetan.


KLASE PRAKTIKOAN

Gaur BIDEO bat sartu dugu post moduan "Blogen aplikazio didaktikoen atalean".Nik bideoak lortu ditut helbide hauxe ipiniz:"Videos para mi blog",asko bilatu ostean,noski.

Emandako PAUSUAK hauek izan dira:
1)Aukeratu nahi dudan bideoa aurkitu ostean bertan dagoeneko menuari sakatu diot.
2)Bi aukera agertu zaizkit:URL(Honen funtzioa orrialdera joateko da,eta hauxe ez da guk bilatzen genuena) eta EMBED(Hauxe bideoa zuzenean nire blogean ager dadin balio du,eta hauxe izan da aukeratu beharrekoa).
3)Ondoren EDICION HTML-eri eman diot,eta ostean BI KOMATXOEN irudiari,egin dezakegu COPIAR eta PEGAR sistemaren bitartez ere.

Baita IKASKIDEEN BLOGETAN SARTZEKO BIDEA ikasi dugu:

PAUSUAK hauek izan dira:
1)"Personalizar"-en sartu gara.
2)"Añadir un elemento e página"-an sartu behar gara.
3)"Lista de vínculos" aukeratu.
4)Hemen ikaskideen blogen helbideak eta izenak apuntatu behar ditugu.
5)"Añadir enlace" emiozu eta PREST ZAUDE ZURE KIDEEN BLOGERA SARTU AHAL IZATEKO HAIEN HELBIDEA GOGORATU BEHAR IZAN BARIK!ANIMO!

No hay comentarios: